

Iraunkortasuna mintzagai Zientzia eta Teknologien fakultateko lehen jardunaldian
“Iraunkortasunaren trantsizoak” eman dio hasiera Formakuntza Kritikoko jardunaldiei Zientzia eta Teknologien fakultatean. Iñaki Antiguedad Geologo, politiko eta fakultateko irakasle eta katedradunak iraunkortasunaren gaia jarri du mahai gainean. Hau aitzakiatzat hartuta kritika egin dio gaurko gizarte ereduari eta abertzaletasunari. Hitzak eta hauen esanahiak uztartuz jorratu du bere jarduna.
Euskararen egoera hizpide izan dute Zientzia eta Teknologien Fakultatean
Fakultate honetan euskarak oso egoera "kaskarra" duela adierazi dute, euskaraz ikasteko baliabideak oso murritzak baitira. Oinarrizko ikasgaiak erdaraz eman edo "Euskara" ikasgaia hartzearen artean aukeratu behar dute ikasleek askotan, euskaraz ikasteko hautua eginez, beraz, beren oinarrizko ikasgaiak alde batera uzten arituko lirateke.
"Euskarazko irakasgaiak seguru kaskarrak direla, berriak baitira", esaldi ohikoari buelta ematen ere saiatu dira, beste era batean klaseak ematea aipatuz. "EUTSI planaren barruan, EUTSI plataforma sortzea erabaki genuen euskeraz ikasi eta sendatu nahi dugulako!"

