top of page

Gainerako fakultateetan ez bezala, GKZko ikasleek egungo hezkuntza salatzeko egindako 

jardunaldietan itxialdia egitea erabaki dute. Bi gau igaro dituzte fakultateko lurrean lotan eta 

egun zein gau osoko egitaraua antolatu dute, ekintza oso ezberdinez josia. Egunean bi hitzaldi, 

dokumental emanaldi bat eta tailer bat antolatu dituzte, hirugarren eguna bereziagoa izan 

delarik. 

 

Fakultateko ikasleek kontrolaren inguruko lanketa egina daukatela baliaturik lehenengo 

eguneko bi hitzaldiak gai horren inguruan eztabaidatzera bideratu dira. Batetik, kontrol soziala 

panoptikaren eta selfie-en bitartez zelan gauzaten den aztertu dute, arratsaldeko saioan kartzela 

beraren azterketa egin dutelarik. Bigarren hau, zuzenbideko ikasleekin batera antolatu dute 

kartzelak egun instituzioen mekanismo bezala zelan funtzionatzen duen aztertzeko asmoz, bai 

eta iraganean zelan izan zen eta etorkizunerako zer espero dezakegun baita. Arratsalde 

partean “Jauzia” proiektuaren aurkezpena egin dute dokumental emanaldi baten bitartez, eta 

afalostean “Xamurtasun Tailerra” antolatu dute arte ederretako bi ikasleren eskutik. Elkar 

ezagutzeko, harremantzeko eta beldurrak uxatzeko aukera izan dute tailer praktiko honetan 

fakultatean gaua pasatzera geratu diren 50 ikasleek.

 

Bigarren egunean komunikazioko ikasleek eta hain gertu ditugun ikasle hauteskundeek hartu 

dute garrantzia. Batetik, “Iritzi Publikoaren sorrera” izeneko hitzaldian iritzi publikoaren, iritzi 

publikatuaren eta publikoaren iritziaren inguruko hausnarketa bideratu dute komunikazioko bi 

ikaslek. Batetik, 3 kontzeptu horien arteko lotura eta elkar eragina aztertu dituzte, gerora 

adibide praktikoen bitartez eztabaida sortuz. Egunarekin jarraituz, ikasle mugimendua eta 

instituzioak izan dira mintzagai bien arteko harremana zein den eta zein izan beharko lukeen 

ikasleen artean azaleratzera bideraturik. Hain hurbil ditugun ikasle hauteskundeei egin zaie 

erreferentzia, hauen baliagarritasuna aztertzera begira. Bigarren egun honetan ere, “Bide 

Berriak” elikadura burujabetzaren inguruko dokumentala eta “Okupazio tailer praktikoa” 

antolatu dituzte ikasleek arratsalde gauerako. Bilboko okupazio mugimenduko 3 kide hurbildu 

dira fakultatera ikasleei okupazioaren inguruko gakoak eta nondik norakoak azaltzera.

 

Behin bi egun hauek igarota, hirugarren egunean talde feministak goiz osoko egitaraua 

antolatu du. Batetik, fakultateko ikasleak diren bi preso ohi Marina Sagastizabal eta Jone 

Lozano emakumea eta kartzelaz aritu dira, haien esperientzia pertsonaletik abiatuta. Goizaren 

bigarren zatian, bestalde autodefentsa tailerra antolatu dute Madamak talde feministako 

kideek. Honekin guztiarekin bukaera eman zaie ekintzaz beteriko 3 egun hauei.

Gizarte eta komunikazio zientzien fakultatean jardunaldiak itxialdi formatuan egin dituzte 

© 2015 Zentzunek egina. Creado con Wix.com

bottom of page