
Aiaraldea Komunikazio Taldeak da 5 hauetatik bigarrena audientzi parte hartzaileei dagkionez eskualdeka banatuz gero.
Honen inguruan Gartzen Garaiok apustua herrialdekeriatatik alde egitea dela adierazi du, nahiz eta gaur egun hori ez den gauzatzen.
Bestalde, Eneko Azkarate Goiena Komunikazio taldeko arduradunak adierazitakoaren arabera, orain kazetariak zerbait gehiago eskaini behar du, ezin da berriemailea soilik izan, dinamizatzaile lana ere egin behar du zenbaitetan gizarte talde eta egoeren artean.
Beste alde batetik, Bilbo Handian komunikabideen sorkuntzaren arloan euskara ere izan da eztabaidarako gai mahai-inguruan: "Nola eragin euskaraz XXI.mendean?". Euskaldun asko daude ,baina, etxe elebidunetan eta horrek kazetarien ahalmena mugatzen du. Horregatik modu beriak sortu behar dira informaziora iritsi ahal izateko eta informazioa iristarazteko.
Aurrera begira berriz, beharrezkoa da komunikabideak hedatzea, komunikazio kooperatiboa, herritarra eta euskaltzalea sortzeko. Horretarako momentu puntualetan batera aritzea oso emangarria izan daiteke. Denak adoz egon dira: “txikiak batuta gauza handiak lor daitezkeelako”.


PARTE HARTZAILEAK
(argazkian, ezkerretik eskuinera)
Irantzu Sagarminaga (Hiruka Uribe Kostako Komunikazio Taldea)
Eneko Azkarate (Goiena Komuniazio Taldea)
Moderatzaile: Beñat Zarrabeitia
Gartzen Garaio (Airaldea Komunikazio Leihoa)
Iñaki Uria (Hamaika Telebista)
